Adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek elkarretaratzea egin dute San Telmo ermitan. (baleike.eus)
Eskualdeko adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak borrokan jarraitzen dute. Gaur Zumaian bildu dira ELA sindikatuak aste osorako deitu duen grebarekin bat egin duten hainbat langile. Inuzente Eguna dela aprobetxatuz, argazki aldarrikatzailea atera dute San Telmo ermitan. "Ez gara inuzenteak", Zaintza lanak baloratu", "Hitzarmena nahi dugu" moduko leloak ozen azaldu dituzte agerraldian adinekoen zaintza sektoreko langileek.
Urte amaiera arte jarraituko dute protestekin, eta igandean 18:30ean elkarretaratzea egingo dute Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan.