Olentzerok eta Mari Domingik etxeko txikienen eskutitzak jasoko dituzte (Aritz Mutiozabal).
Beste behin ere ate joka dira Gabonetako festak. Aurten ere, Olentzerok eta Mari Domingik eskualdeko herri guztietan egingo dute geldialdia, etxeetan opariak utzi baino lehen.
Horrez gain, ohitura zaharrei eutsiz, herri guztietan kalera aterako dira herritarrak kaleak Gabon kantuekin girotzera. Ikastetxeetako gaztetxoak, abesbatzetako kideak eta animatzen den oro murgilduko dira Gabon giroan datozen egunetan. Bestalde, zenbait herritan jaiotza lehiaketa, Basajaunen etorrera eta beste hainbat ekitaldi izango da.
Ikusi Urola Kostako egitaraua, hemen:
GAUR, ABENDUAK 21
- Aia. Olentzeroren etorrera, 18:00etan.
- Azkoitia. Olentzero eta Mari Domingi Xabier Munibe ikastolara joango dira.
- Errezil. 09:30ean, Olentzeroren etorrera herriko eskolara.
- Zarautz. 17:00etan, jaiotza eramangarrien XXI. lehiaketa eta erakusketa, Villa Mundan.
ABENDUAK 23, IGANDEA
- Beizama. 18:00etan, Kolarpean ongietorria Mari Domingiri eta Olentzerori, eta solasaldia.
ABENDUAK 24, ASTELEHENA
- Azkoitia. Olentzero eliza atarian izango da, 12:00etatik aurrera, haurren gutunak jasotzen.
- Azpeitia. 11:45ean, Olentzero eta Mari Domingi San Martin egoitzan. 12:30ean, ikasleen kalejira Artzubia etorbidetik. 13:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren harrera ekitaldia, plazan.
- Orio. 17:30ean, txokolatada, ttuntturroak, sorginak eta abar. 18:30ean, plazan, Mari Domingi eta Olentzerori ongietorria.
- Aia. 09:00etan Gabon eskea, Plazatik hasita baserrietara. 18:00etan Gabon eskea, Plazan hasita, herrian zehar.
- Aizarnazabal. Goizean zehar Gabon eskea, eta eguerdian Mari Domingiren eta Olentzeroren bisita.
- Errezil. 09:00etan, Gabon eskea, plazatik abiatuta, herritar guztientzat.
- Getaria. 18:30ean, herriko taldeak kalez kale kantari ibiliko dira, Olentzerori etorrera eginez.
- Zarautz. Olentzeroren festa, Santuiturri plazan 10:30ean haurrentzako txokoa, 12:30ean herri kirolak, 16:45ean ipuin kontalaria, eta ondoren, Olentzeroren etorrera.
- Zestoa. Egun osoan zehar, Gabon kantak kaleetan zehar. 18:00etan, Olentzeroren etorrera, plazan.
- Zumaia. Eguerdira bitartean, eskea. 15:30etik, Gabon kantak kalean. 18:00etan, Olentzero eta Gomezago.