Jexux Eizagirre, salgai izango duten ipuin batekin. (Argazkia: J.L.R.)
Hernaniko Dobera euskara elkarteak argitaratutako ipuin hauetan Zumaiako Arraun Elkartea laguntzaile bezala agertzen da, lelo honekin: «Aita Mari: naufragoak salbatu nahiaz eman zenuen bizitza». Liburuak 15 euroan izango dira salgai: 10 euro Doberarentzako izango dira, eta 5 euro elkartearentzat.
Euskara elkarte honek ateratako lau ipuin ilustratu salduko dituzte igandean: Zozomikoteak (euskaraz), Mozoloaren bidea (euskaraz eta armenieraz), Chertal eta lehoia (euskaraz eta arabieraz) eta Txori txikia eta krokodiloa (euskaraz eta Senegaleko wolof hizkuntzan). Liburuak ilustratzeko jatorrizko artistak hautatu dituzte. Hala, azken bi ipuin hauek Saharako eta Senegaleko artistek ilustratu dituztela adierazi du Jexux Eizagirrek. Hernanin bizi den zumaiar honek lotura estua du arraun elkartearekin, eta bere bidez salduko dituzte ipuinak igandean.
Haurrei zuzendutako ipuinak badira ere, duten mezua helduentzako egokia dela uste du Eizagirrek.