Urola Kostako hainbat herritar EAJren foru bozetarako Gipuzkoako zerrendetan

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 17a

Xabier Altuna –ezkerretik aurrena– Imanol Lasarekin, Maria Eugenia Arrizabalagarekin, Aintzane Oiarbiderekin eta Joseba Egibarrekin. (EAJ) Foru hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendak onartu zituen joan zen larunbatean Gipuzkoako EAJk, eta hautagaietako hainbat Urola Kostakoak dira. Hain zuzen ere, jeltzaleek Herrialde Batzarra egin zuten zapatuan, eta han jaso zuten zerrendek onespena. Deba-Urola barrutiko zerrenda burua Maria Eugenia Arrizabalaga zumaiarra izango da, eta bigarrena Imanol Lasa zarauztarra. Laugarrena, berriz, Jabier Altuna azpeitiarra izango da, seigarrena Arantxa Zubizarreta azkoitiarra, zortzigarrena Ana Azkoitia azkoitiarra, bederatzigarrena Jon Ander Azpiroz aiarra eta hamargarrena Nerea Aldai azpeitiarra. Zerrenda horretan dira Aitor Urrresti getariarra (13. postua) ere. Ordezko hiru kideak ere eskualdekoak dira: Miren Elixabete Huegun aiarra, Jesus Arana azpeitiarra eta Nekane Iribar zarauztarra. Bestalde, Donostialdeako zerrendan laugarrena da Maria Jesus Zelaia azpeitiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide