Zumaiatik Zestoara mendiz joateko irteera antolatu du Agirok

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 12a

San Lorente auzoa. (Hitza) Zestoako Agiro mendi elkarteak mendi irteera antolatu du datorren iganderako, hilaren 16rako. Hain zuzen ere, mendizaleak Zumaiatik Zestoara joango dira mendiz mendi, eta besteak beste, San Lorente eta Ibañarrieta zeharkatuko dituzte. Guztira, bederatzi kilometroko ibilaldia egingo dute izena ematen dutenek, eta horretarako, Zumaiara autobusez joango dira lehendabizi. Lurraldebusen 08:50eko autobusa hartuko dute Zestoatik irteteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide