Eskualdeko herritarrak Durangoko Azokan

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 9a

Oraintsu itxi ditu ateak Durangoko Azokaren 53. edizioak. Asteazkenean zabaldu zuten azoka Durangoko Landako gunean, eta gaur arte zabalik izan da euskal kulturaren topalekua. Urola Kostako herritarrak ere izan dira protagonista bost egunotako azokan; izan ere, hainbat musikarik eta idazlek aurkezpenak egin dituzte, eta beste hainbat produktuak saltzen eta zaleei diskoak nahiz liburuak sinatzen izan dira. Gainera, ehunka izan dira azokara joan diren herritarrak. Hona hemen, Durangoko Azokako hainbat irudi:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide