Gaurtik igandera egongo da zabalik Durangoko Azoka.
Ohi bezala, Euskal Herriko ikasleek zabaldu dituzte Durangoko Azokako ateak. Atzo izan zen hori, eta gaurtik igandera bitartean, milaka herritar bertaratuko dira disko eta literatura azokara. Urola Kostako sortzaile askoren lanak ere hantxe izango dira.
Esaterako, gaur bertan zuzenekoa eskainiko du Azkoitiko eta Azpeitiko Ro musika taldeak, Ahotsenean, 19:40an. Azkoitiarrek presentzia handia izango dute: gaur, animazioari buruzko mahai inguruan parte hartuko du Izibene Oñederrak, 11:00etan, Irudienean; Iñigo Aranbarrik
Munduko tokirik ederrena liburuaz solasaldia eskainiko du 17:00etan Ahotsenean; 18:20an, Zizel taldea ariko da, eta 19:00etan, Szenatokian,
Txarriboda antzezlana eskainiko dute. Iñigo Aranbarri da aktoreetako bat. Larunbatean, berriz, Pako Suduperen
Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea aurkeztuko dute, 16:30ean Areto Nagusian. Azkenik, igandean Passepartout taldea ariko da 17:40an, Ahotsenean.
Bestalde, Aranbarri idazle azkoitiarra bere liburua sinatzen ariko da egunero, Susaren postuan, eta Xabier Gantzarain gaur izango da
Zuloa lana sinatzen, Elkarren txokoan. Hartz taldea, berriz, larunbatean 13:00etan izango da beren postuan.
Azpeitiarrak ere bertan egongo dira. Pako Aristik,
Rosa itzuli da eleberria aurkeztuko du bihar 11:00etan, Ahotsenean. Bestalde, hainbat postutan egongo dira: Pako Aristi bihar egongo da Ereinen postuan 12:00etan eta 17:30ean, aurten kaleratu dituen bi liburuak sinatzen. Joxean Agirre ere bertan izango da Ispiluak eta itsasoak lanarekin. Hesian musika taldea Baga Bigaren postuan izango da gaur, bihar eta igandean, egun osoan zehar, Hasiera lana sinatzen, eta Egurra ta Kitto egunero izango da beraien postuan.
Zestoarrik ere ibiliko da azokan. Atzo Polibyus taldea aritu zen Ahotsenean, eta bihar Leok'k taldearen txanda izango da, 12:20an.
‘Dantza’ erakutsi dute jada
Hainbat sortzaile zarauztar izango da postuetan, lanak sinatzen: Modus Operandi musika taldea gaur, bihar eta igandean izango da, egun osoz, Baga Bigaren postuan; gaur Joseba Permach 15:30ean izango da UEUren postuan,
Esku ikusezinaren itzal luzea. Ekonomialarien erretorikaren kritika lana sinatzen; eta bihar Xabier Etxeberria Elkarren postuan egongo da 18:30ean,
Berriro itzuliko balitz liburuarekin.
Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako
Dantza filmaren aurrestrenaldia, berriz, atzo izan zen, Irudienean. Leku berean,
Lou dokumentala aurkeztuko dute Usua Garinek, Izotz Barriok eta Andrea Lopetegik, igandean, 14:00etan. Oier Aranzabalen Margolaria filma ere Irudienean emango dute, igandean, 11:00etan. Anestesiak ere kontzertua eskainiko du Plateruenan, duela 25 urte sortutako
Gorrotoaren ahotsa diskoa gogoan.
Gaur, Uxue Alberdi Ahotsenean izango da bertsolaritza genero ikuspegitik lantzen duen infografia aurkezten 13:00etan, eta leku eta ordu berean, ostiralean, elgoibartarrak eta Andoni Egañak parte hartu duten
Buruz buru proiektua aurkeztuko dute. Larunbatean,
Poza liburua sinatzen ariko da Alberdi 11:30ean.
Zumaiarrei dagokienez, gaur Markos Untzeta & Esku Hutsik taldea izango da Ahotsenean 13:00etan; bihar Jon Maiaren Hezurbeltz taldea 18:20an Ahotsenean; bihar bertan, Kandido Uranga ageri den
Errementari filma eskainiko dute Irudienean, 12:30ean; eta larunbatean, McOnak ariko da Ahotsenean, 19:00etan.
Azokan izango dira zenbait oriotar ere. Ibai Marinek kontzertua eskainiko du Ahotsenean 15:00etan, eta Gozategik, berriz, larunbatean, 18:00etan.