Ohi bezala, Euskal Herriko ikasleek zabaldu dituzte
Durangoko Azokako ateak. Atzo izan zen hori, eta gaurtik igandera bitartean, milaka herritar bertaratuko dira disko eta literatura azokara. Urola Kostako sortzaile askoren lanak ere hantxe izango dira.
Esaterako, gaur bertan zuzenekoa eskainiko du Azkoitiko eta Azpeitiko Ro musika taldeak, Ahotsenean, 19:40ean. Azkoitiarrek presentzia handia izango dute: gaur, animazioari buruzko mahai inguruan parte hartuko du Izibene Oñederrak, 11:00etan, Irudienean;
Iñigo Aranbarrik Munduko tokirik ederrena liburuaz solasaldia eskainiko du 17:00etan Ahotsenean; 18:20ean, Zizel taldea ariko da, eta 19:00etan, Szenatokian,
Txarriboda antzezlana eskainiko dute. Iñigo Aranbarri da aktoreetako bat. Larunbatean, berriz,
Pako Suduperen Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea aurkeztuko dute, 16:30ean Areto Nagusian. Azkenik, igandean
Passepartout taldea ariko da 17:40ean, Ahotsenean.
Bestalde, Aranbarri bere liburua sinatzen ariko da egunero, Susaren postuan, eta Xabier Gantzarain gaur izango da
Zuloa lana sinatzen, Elkarren txokoan.
Hartz taldea, berriz, larunbatean 13:00etan izango dira euren postuan.
Azpeitiarrek ere uzta oparoa eraman dute Durango aldera.
Pako Aristik, Rosa itzuli da eleberria aurkeztuko du bihar 11:00etan, Ahotsenean. Bestalde, hainbat postutan egongo dira: Pako Aristi bihar egongo da Ereinen postuan 12:00etan eta 17:30ean, aurten kaleratu dituen bi liburuak sinatzen.
Hesian musika taldea Baga Bigaren postuan izango da gaur, bihar eta igandean, egun osoan zehar,
Hasiera lana sinatzen, eta
Egurra ta Kitto egunero izango dira beraien postuan. Zestoarrik ere ibiliko da azokan. Atzo Polibyus taldea aritu zen Ahotsenean, eta bihar
Leok'k taldearen txanda izango da, 12:20an.
Dantza erakutsi dute jada
Hainbat sortzaile zarauztar izango da postuetan, lanak sinatzen:
Modus Operandi musika taldea gaur, bihar eta igandean izango da, egun osoz, Baga Bigaren postuan; gaur
Joseba Permach 15:30ean izango da UEUren postuan,
Esku ikusezinaren itzal luzea. Ekonomialarien erretorikaren kritika lana sinatzen; eta bihar Xabier Etxeberria Elkarren postuan egongo da 18:30ean,
Berriro itzuliko balitz liburuarekin.
Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako Dantza filmaren aurrestrenaldia, berriz, atzo izan zen, irudienean. Leku berean,
Lou dokumentala aurkeztuko dute Usua Garin, Izotz Barrio eta Andrea Lopetegik, igandean, 14:00etan.
Oier Aranzabalen Margolaria filma ere Irudienean emango dute, igandean 11:00etan.
Anestesiak ere kontzertua eskainiko du Plateruenan, duela 25 urte sortutako
Gorrotoaren ahotsa diskoa gogoan.
Getarian bizi den Uxue Alberdi ere izango da azokan: Gaur, ahotsenean izango da bertsolaritza genero ikuspegitik lantzen duen infografia aurkezten 13:00ean, eta leku eta ordu berean, ostiralean, elgoibartarrak eta Andoni Egaña zarauztarrak parte hartu duen
Buruz buru proiektua aurkeztuko dute. Larunbatean,
Poza liburua sinatzen ariko da 11:30ean Elkarren postuan.
Zumaiarrei dagokienez, gaur Markos Untzetak & Esku Hutsik taldea izango da Ahotsenean 13:00etan; bihar
Jon Maiaren Hezurbeltz taldea 18:20ean Ahotsenean; bihar bertan,
Kandido Uranga ageri den
Errementari filma eskainiko dute Irudienean, 12:30ean; eta larunbatean, McOnak ariko da Ahotsenean, 19:00etan.
Azokan izango dira zenbait oriotar ere.
Ibai Marinek kontzertua eskainiko du Ahotsenean 15:00etan, eta
Gozategik, berriz, larunbatean, 18:00etan.