Emakumeenganako indarkeriaren kontrako mezuak hartu du Urola Kosta

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 26a

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, azaroak 25. Horren harira, indarkeria matxistaren kontrako mezuak eta emakumeen aldeko aldarriak zabaltzeko denetariko ekintzak egin ziren Urola Kostan, tokian tokiko asanblada feministek deituta. Besteak beste, kontzentrazioak eta manifestazioak, ekitaldiak eta ipuin kontaketak egin zituzten atzoko egunez. Hona hemen, herriz herri indarkeria matxista salatzeko egindako ekintzen irudi bilduma:
  • Azpeitia: Basanderiek asanblada feministak ekitaldia egin zuen plazan.
  • Azkoitia: San Andres jaietako danborradaren unean plazara eraman zuten indarkeria matxistaren kontrako mezua Sostenipe asanbladako kideek.
  • Getaria: Elkarretaratzea egin zuten Gudarien Enparantzan, Getariako Udalak deituta.
  • Orio: Ipuin kontaketa egin zuten Orioko  Xaltxerak talde feministak antolatuta. Horrez gain, ostiral iluntzean elkarretaratzea ere izan zen.
  • Zarautz: Sare Feministak ekitaldia egin zuen plazan. Horrez gain, larunbat gauean performacea egin zuten herriko kaleetan zehar.
  • Zestoa: Zestoako Txoko Feministak deituta, elkarretaratzea egin zuten herriko plazan.
  • Zumaia: Zumaiako Mugimendu Feministak indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa eta ekitaldia egin zituen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide