Beheko Plaza Abesbatzak girotu ditu Zumaiako kaleak, Xixili Egunaren aitzakian

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko azaroaren 25a

Xixili Egunaren harira, askotariko emanaldiak izan dira aste osoan zehar. Beheko Plaza Abesbatzak ospatu du gaur musikarien eguna: meza nagusian parte hartu dute, eta eguerdian kalez kale ere aritu dira, kantuan.

Xixiliren aitzakian, kalera atera dira musikariak gaur ere. Txistulariek girotu dute goiza, Ubillosetik abiatuta, kaleak alaituz. https://youtu.be/IujMNhT2lVM Beheko Plaza Abesbatzak ere, Xixili Eguna aitzaki hartuta, meza nagusian abestu du. Kalez kale aritu dira ondoren, kantuan. https://youtu.be/7bbMGJz1MSg    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide