Xixili Eguna dela eta, musika emanaldi ugari izan da aste osoan zehar. Bandaren Eguna ospatu dute gaur: bandakide ohiak elkartu eta, kalejira egin ondoren, estilo ezberdinetako abestiez osatutako kontzertua eman dute Eusebio Gurrutxaga plazan.
Bihar jarraituko dute emanaldiek. 10:00etan txistularien goiz soinua abiatuko da Ubillosetik; jarraian, Beheko Plaza abesbatzarekin meza izango da parrokian. Amaitzeko, Beheko Plazako kideek kalejira egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan.
Argazki guztiak ikusteko, jo Baleike.eus webgunera.