Lucia Lacarra zumaiarra aktore duen 'The key' film laburrak saria jaso du Los Angelesen

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko azaroaren 18a

https://youtu.be/wg_LjZFPvxc
Makina bat agertokitan dantzatutakoa da Lucia Lacarra dantzaria. The key film laburrean interpretazioaren beste arlo bat landu du zumaiarrak, eta printzipioz arrakastatsua ari da izaten.
Izan ere, lan honek dantzako film labur onenaren saria jaso berri du Estatu Batuetako Los Angeles hirian egiten den Divulge Dancers’ Film Festival 2018an. Jon Ugarriza koreografoak jaso du saria. Film labur hau Oscar Andresek zuzendu zuen eta 2016ko ekainean grabatu zituzten irudiak Bilboko Carlton hotelean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan. Ken Zazpiren Ilargia kantarentzako egindako koreografia baten inguruko maitasun istorio bat kontatzen du. Udazken honetan, Los Angeleko jaialdi honetan erakutsi dute, eta baita San Francisco hiriko beste jaialdi batean ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide