Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a. Egun horri lotuta, indarkeria matxista salatuz eta eraso sexistak jaso dituztenekin elkartasunez herriz herri hainbat ekitaldi antolatu dituzte talde feministek eta udalek. Kalean, ikastetxeetan, aisialdiko haur eta gaztetxoen lokaletan, gaztetxeetan, kultur etxeetan, Emakume Txokoan... landuko dute gaia asteotan.
HERRIZ HERRIKO EGITARAUAK:AIZARNAZABAL- Azaroak 25, igandea. 17:30ean, Emakundek ekoiztutako Volar dokumentala emango da Lauburuko proiekzio gelan. Tratu txarrak jasan dituzten emakumeen testigantzak eta gogoetak jasotzen dira bertan.
AZKOITIA- Azaroak 19, astelehena.
- Kabi biluziak dokumental emanaldia, 17:00etan, Elkargunean. Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta.
- Inma Garate fiskalaren eta Lorea Aizpuru gizarte langilearen hitzaldia, 19:00etan, Kultur Etxean. Sostenipe talde feministak antolatuta.
- Azaroak 19 eta 21. Marrazki pintaketa, bideo emanaldiak eta horma irudia, Abarketatxo ludotekan.
- Azaroak 20, asteartea. Mujeres al Cuadradoren eskutik, Volar dokumentala, 18:30ean, Kultur Etxean. Sostenipek antolatuta.
- Azaroak 20 eta 22. Bideoak, jolasak eta Denok Zu koreografia, Abarketatxo ludotekan.
- Azaroak 21, asteazkena.
- Mezuak sortzen eta zabaltzen, Artxamendi topalekuan.
- Autodefentsa ikastaroa, 17:30etik 20:30era, Elkargunean. Sostenipek antolatuta. Parte hartzeko izena eman behar da sostenipe@hotmail.com helbidera idatzita.
- Azaroak 23, ostirala.
- Hi Selfi! telematikoa, Abarketatxo ludotekan.
- Rol-playing eta hausnarketa saioa, Artxamendi topalekuan.
- Azaroak 25, igandea. Indarkeria matxistaren aurkako udalaren adierazpen instituzionala.
AZPEITIA- Azaroak 23 eta 24. Autodefentsa feminista ikastaroa, Emakumeen Txokoan.
- Azaroak 25, igandea. 18:00etan hasita, ekitaldia, plazan. Musika, poesia, salaketa eta aldarria uztartuko dira bertan. Euria egiten badu Azoka Plazan izango da. Basanderiek asanblada feministak antolatuta.
- 21:00etan hasita, Cubanas: Mujeres en revolucion dokumentalaren emanaldia Gaztetxean. Gizarteko hainbat arlotan –lan arloan, kulturan, familian, politikan, gerrillan– emakumeek izandako papera aztertzen du ikus-entzunezkoak, "emakume errebeldeen" bizipenetatik eta testigantzetatik abiatuta.
- Azaroak 28, asteazkena. 18:00etan hasita, Emakundek sustatutako Volar dokumentalaren emanaldia, Emakumeen Txokoan. Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu dokumentalak.
GETARIA- Azaroak 25, igandea. Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako egunari lotutako ekitaldiak zehazten ari dira.
ORIO- Azaroak 25, igandea.
- Goizean, edertasun kanonen inguruko ipuin kontaketa eskainiko du Leire Zinkunegik, Salatxo aretoan. Xaltxerak talde feministak antolatuta.
- 12:00, elkarretaratzea, plazan. Xaltxerak talde feministak antolatuta.
ZUMAIA- Azaroaren 27ra arte. Gorroto delituak: orientazio sexuala eta genero identitateak erakusketa zabalik izango da, Aldartek antolatuta. Oxford aretoan.
-Azaroak 23, ostirala. Berdintasun gunea, Emakunderen autobusa, Eusebio Gurrutxaga plazan 10:00tik 12:00ra eta 17:00tik 18:00ra. Herritarrei informazioa emateko irekita egongo da eta nahi duenak bertan sartzeko aukera izango du informazioa jasotzera. Autobusean bertan, 12:00etan, soldadura eskolako ikasleekin tailerra egingo da eta 18:00etan, berriz, haur eta familiei zuzendutako tailerra.
-Azaroak 24, larunbata. Autodefentsa feminista ikastaroa, euskaraz, goiz eta arratsaldez. Tailerra Emagin Elkarteak bideratuko du eta doakoa izango da.
- Azaroak 25, igandea. Elkarretaratzea, 13:00etan, Saregileen plazan.
ZESTOA- Azaroak 25, igandea.
- 19:00etan, ekitaldi nagusia, plazan. Zestoako talde feministak antolatuta, Sinesten dizugulako... Elkartasunaren aurka erasorik ez! Elkartasuna ez da delitua lelo hartuta. Indarkeria sexistagatik hildako zazpi emakumeak gogora ekarriz hiru minutuko isilunea egingo dute. Ondoren, megafoniaren hotsarekin batera borobil handi bat osatuko dute eta performancea hasiko. Bost lagun borobilaren erdira joango dira.
- 19:30ean, luntxa. Bost euro ordainduko dira luntxean bertan. Zestoako talde feministak antolatuta.
zarautz
- Azaroak 22, osteguna.Ojos que no ven: Una mirada al abuso sexual infantil hitzaldia, Save The Children elkarteko Jose I. Alonsoren eskutik. Gazteleraz izango da. 18:30ean, Antoniano aretoan.
- Azaroak 23, ostirala. Egun osoan zehar Zarauzko ikastetxeetan. Tratu onekin dantzan ekitaldia, Hezkidetza Foroaren eskutik.
- Azaroak 25, igandea. Elkarretaratzea Zarauzko Sare Feministak deituta, Nik sinesten dizut lelopean. Lege Zaharren enparantzan borobilean batzeko deialdia egin dute, 12:30ean.
- Esku ahurretik edan zuten kale antzerkia, Ainhoa Alberdiren eskutik. 13:30ean, hondartzan.
- Azaroak 29, osteguna.Indarkeria jasan duten Afrikako emakume errefuxiatuen egoera eta ametsak hitzaldia, Leire Morquecho Errastiren eskutik. 18:30ean, Antoniano aretoan.
-Abenduak 1, larunbata. Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan, autodefentsa feminista ikastaroa, Maitena Monroyekin. Gazteleraz izango da. 10:00etatik 20:00etara, kiroldegian.