Eskualdekoak nagusi V. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketan

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 16a

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak eta Zizurkilgo Teodoro Hernandorena Kultura Elkarteak urtero antolatzen duten lehiaketa da, eta sei sarietatik lau Urola Kostara etorri dira. V. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketako sari banaketa larunbat honetan izango da, 19:00etan, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean. Ondoren, bertso-afaria egingo dute Iriarte Jatetxean, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariekin.

Saridunak

Gaztetxoen maila (15 urtera arte):
  • 1.saria: Maskarak. Joar Garate Rueda (Zumaia)
  • 2.saria: Futbola ekonomia bilakatu da. Beñat Mateos Zeberio (Asteasu)
Gazteen maila (15-18 urte):
  • 1.saria: Desorekan. Julene Iturbe Epelde (Azkoiti)
  • 2.saria: Hamaika. Aner Euzkitze (Zarautz)
Helduen maila (18 urtetik aurrera):
  • 1.saria: Sex-usariyuak. Haritz Mujika Lasa (Asteasu)
  • 2.saria: Misio gogor batean. Jon Gurrutxaga Urbieta (Azpeitia)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide