Euskalsurf Zirkuituko hirugarren proba jokatu da asteburuan zehar, Orroagan. Eskualdeko hainbat surflari izan dira lehian, eta maila ona erakutsi dute guztiek ere.
Emakumezkoen open mailan, Janire Gonzalez-Etxebarri zumaiarra izan da nagusi, bigarren sailkatu den Sarai Urrestiri finalean bost puntutik gora aterata. Bikain aritu da probako txanda guztietan, eta 9,17 puntuko olatuarekin lortu du garaipena zumaiarrak.
Imanol Yeregi zumaiarra ere bikain aritu da, eta proba irabazteko zorian egon bada ere, bigarren postuan sailkatu da. Norman Landa donostiarraren aurka jokatu du finala, eta ikuskizun ederra eskaini dute biek.
Argazki bilduma ikusteko, jo
Baleike.eus atarira.