Zumaiako burdinazko zubia itxiko dute astelehenetik asteazkenera, azterlanak egiteko

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko azaroaren 10a

Burdinazko zubia zaharberritzeko asmoa du Zumaiako Udalak, eta, horretarako, hainbat azterlan egingo dituzte astelehenetik asteazkenera bitartean. Lan horiek burutu bitartean itxita egongo da zubia.

Argazkia: Zumaiako Udala. Hainbat eraberritze izan ditu Urolako burdinazko zubiak, azkena 90eko hamarkadakoa. Zubia "behar bezala" kontserbatzeko, zaharberritze lanak egitea beharrezkotzat jo du udalak. Lan horien nondik norakoak zehazteko, ordea, lehenik azterketa bat egin beharra dagoela azaldu dute, zubia osatzen duten elementu ezberdinen egoera aztertu eta lanak zehazteko helburuarekin. Horretarako, hainbat lagin hartu eta neurketak egingo dituzte. Egitura eta zimenduak aztertuko dituzte, horien egoera ezagutu eta segurtasuna bermatze aldera. Lehen azterlanak astelehenean hasiko dituzte, eta asteazkenerako amaituta egotea aurreikusi dute. Lanek iraun bitartean itxita egongo da zubia, eta ez da bertatik pasatzerik egongo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide