Aritz Olagoi kirol psikologoak 'Gurasoek ere jokatzen dute' hitzaldia emango du astelehenean Zumaian

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 9a

Hitzaldia Oxford aretoan izango da, 19:15ean. Zumaiako Futbol Taldeko kideek gurasoak gonbidatu dituzte solasaldian parte hartzera.

Azaroaren 12an kirol psikologoa den Aritz Olagoik Gurasoek ere jokatzen dute hitzaldia emango du Oxford aretoan, 19:15ean hasita. Gurasoen paperari buruz hitz egiteaz gain, aholkuak eta irizpideak emango ditu Olagoik. Helburua kirola hezigarri bihurtzea izango da eta, besteak beste, haurren leihaketak izango dituzte hizketagai. Zumaiako Futbol Taldetik herriko gurasoak solasaldian parte hartzera gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide