Arratsaldean abiatu zuten FederArte festibala, goizerako prestatutako ekitaldi guztiak bertan behera geratu baitziren. Itsas kiroldegi parean SUP inklusiboa egiteko aukera izan zen. 19:30ean jarraitu zuen festak: Tximista tabernan, herriko surflari eta bodyboardlarien ikus-entzunezkoen proiekzioa izan zen. Besteak beste, Imanol Yeregiren, Alex Urangaren eta Jon Lopezen bideoak ikusi zituzten bertaratutakoek.
Gauean musikak hartu zuen lekukoa. Deus ez eta Rural Zombies taldeen kontzertuak izan ziren Torreberriko aterpean, eta gaua luzatzeko, Dj Goiko, Dj Huegun eta Dj Urangaren emanaldiak izan ziren.
Argazki guztiak ikusteko, jo
Baleike.eus-era.