Atzo Zumaiako mugarrien ibilbidean parte hartu zutenak (Argazkia: Imanol Azkue)
Atzo, larunbata, Zumaiako mugarrien ibilbidea egin zuten 21 lagunek, Imanol Azkuek gidatuta. 07:30ak jota abiatu ziren Zumaiako San Telmo kalearen barrenetik, eta ibiltzeko eguraldi aproposa lagun, hamabi orduko ibilaldia egin zuten, geldialdiak eta bazkaria barne, 19:45ean iritsi ziren Santiagoko hondartzara. Guztira, 34 kilometro inguruko ibilbidean 29 mugarri ikusi zituzten.