Eskualdera iritsiko dira Oldseed musikariaren indie eta folk doinuak

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 17a

Kanadako artistak ostiralean kontzertua eskainiko du Azpeitiko Gaztetxean. Larunbatean, aldiz, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izango da, eta hilaren 25ean Zumaiako Leize tabernan.

Oldseed artista. (Oldseed) Kanadatik etorritako Oldseed artistak hiru kontzertua eskainiko ditu datozen egunetan Urola Kostako zenbait txokotan. Ostiralean, hilak 19, emango du aurreneko kontzertua Azpeitiko Gaztetxean, 21:00etan hasita. Oldseed Euskal Herrian zehar dabil horren kuttunak dituen folk eta indie doinuak zabaltzen, eta eskualdera ekarriko ditu doinu horiek. Kontzertuaren antolatzaileen hitzetan, Oldseeden musika "leherkorra, delikatua, gozoa eta zenbait unetan gordina" da. Baina hori ez ezik, Kanadako artistarena "musika zintzoa" dela azpimarratu dute antolatzaileek.
Azpeitiko Gaztetxean eskainiko duen kontzertuaren ostean, zapatuan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izango da Oldseed. Hilaren 25ean, berriz, Zumaiako Leize tabernan eskainiko du zuzenekoa. https://www.youtube.com/watch?v=1yJ90gaCLdQ

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide