Zumaian, Itsasotik Herrira egitasmoko ekitaldiak

Maria Maya Manterola 2018ko urriaren 12a

Bi egunez, kultura eta gastronomia uztartuko ditu Itsasotik Herrira jaialdiak. Horrez gain, Kosta Gastronomika proiektuko jardunaldiak ere hartuko ditu egitasmoak.
Zumaian gaur goizean abiatu da Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako Itsasotik Herrira. Amaia Zinkunegiren, Aran Santamariaren eta Ander Ormazuriren erakusketa jarri dute Kofradian, eta Beduola Elkartearen eskutik, eskualdeko ontzigintzari buruzko erakusketa izan da Kofradiako plazan.
Arratsaldean eman diote jarraipena Itsasotik herrira ekimenari. Beduola elkarteak berreskuratutako ontzien erakustaldia egin du errioan, eta flyscheko olagarroaren urratsak jarraituz, Itzurungo hondartza eta San Telmo ermita ezagutu dituzte ondoren bisita gidatuan. Olagarro mokadutxoa txakolinarekin lagunduta dastatu dute ibilbideari amaiera emateko. Gauean, Buffalo taldeak kontzertua eskainiko du Kofradian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide