Aian abiatu dute Itsasotik Herrira egitasmoa

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko urriaren 12a

Eguerdian hasi da Urola Kosta Udal Elkarteak sustatutako Itsasotik Herrira egitasmoa. Gaur eta bihar hainbat ekitaldi egingo dira udal elkarteko bost udalerrietan: Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia. Aian egin dute egitasmoa hasteko ekitaldia eguerdian. Aiako plazan bertso saioa izan da, aldi berean, horma irudia margotu dute herriko plazan.  Segidan, Aiara joandako herritarrak gazta, txakolina eta sagardoa dastatzeko aukera izan dute.
Denera, 13 diziplinetako 60 eragilek parte hartuko dute Itsasotik Herrira egitasmoan, eta 30 ekitaldi inguru eskainiko dira bi egun hauetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide