09:30 inguruan atzo Ertzaintzaren patruila batek geldi zegoen auto baten gidaria identifikatu zuen, AP8 autobidearen bazterbidean, Zumaiako ordainlekuaren inguruan.
Agenteek, gizona horditurik zegoela susmatu, eta ibilgailuaren dokumentazioa eskatu zioten. Egiaztatu ahal izan zuten Donostian lapurtutako auto bat zela gizona gidatzen ari zena, eta atxilotu egin zuten lapurretagatik. Era berean, bide segurtasunaren aurkako delitua egotzi zioten, baimendutako alkoholemia tasa hirukoizteagatik.