Peru Nolaskoainek kontratua berritu du Athleticekin

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko urriaren 2a

Peru Nolaskoain futbol jokalari zumaiarrak kontratua berritu du Athletic klubarekin. Atzo sinatu zuten akordio berria Nolaskoainek eta Athleticeko presidente Josu Urrutiak. Honen arabera, Nolaskoain Athleticeko jokalaria izango da, gutxienez, 2024ko ekainaren 30era arte. Etete klausula 60 milioi eurokoa izango da. Lehen mailan egin zuen debutaren kronika irakurri eta bideoa ikusteko, klikatu hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide