Ekimenez betetako asteburua, Xabier Kalparsororen oroimenez

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko irailaren 30a

Kalparsororen heriotzaren 25. urteurrenaren harira, hainbat ekimen izan dira asteburuan. Aita Mari zine aretoa bete dute herritarrek gaur eguerdian, ekitaldi nagusian.

Xabier Kalparsororen heriotzak argitu gabe jarraitzen duela gogoratzeko, ekimen andana izan da asteburu osoan zehar Zumaian. Lagunen eta senideen oroitzapen eta iritziak biltzen dituen Anuken Egia dokumentala eta solasaldia izan zen ostiral arratsaldean gaztetxean. Larunbatean, lore eskaintzaren ostean, herri bazkaria izan zen kofradian. Silvio Rodriguezen bertsioek girotu zuten bazkalostea, eta gauean, Skabidean, El sonido de la metralla eta Panico taldeen kontzertuak izan ziren gaztetxean. Aita Mari zine aretoa bete dute herritarrek gaur eguerdian, ekitaldi nagusian. Bertan izan da Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodrigez ere. Kalparsororen lagunen idatzi hunkigarriak ireki du ekitaldia, eta ondoren, abesti eta kitarra doinuek hartu dute aretoa. Iaz hil zen Maite Golmaio Xabier Kalparsororen ama ere izan dute gogoan ekitaldian zehar. Argazkiak ikusi eta albistea osorik irakurtzeko, jo Baleike.eus atarira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide