Azkoitiko elkarretaratzea, atzo. (Ane Olaizola)
Dozenaka lagun elkartu zen atzo Zestoan. (Joseba Alberdi)
Azkoitian, Zumaian eta Zestoan elkarretaratze jendetsuak egin zituzten atzo arratsaldean, Bilbon eraildako Maguette Mbeugouren heriotza matxista salatzeko. Zestoan, esaterako, dozenaka lagunek egin zuten bat hango txoko feministak deitutako mobilizazioarekin, eta Euskal Herrian dagoeneko sei emakume hil dituztela salatu zuten plazan bildutakoek.
Azkoitian, berriz, "emakumeak aske eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatu zuten. Herritar ugari bertaratu zen Sostenipe talde feministak deitutako elkarretaratzera, eta udaleko hainbat ordezkari ere bertaratu zen. Azkoitian, gainera, Mbeugouren hilketa salatzeaz gain, joan den astean fisioterapeuta batek jasandako
erasoa ere salatu zuten plazan egin zuten protestan.
Zarautzen, bestetik, gaur egingo dute kontzentrazioa Zarauzko Sare Feministak deituta. 19:00etan elkartuko dira, Lege Zaharren Enparantzan.