Oikiako eskola berria eraikitzeko lanak hasi dituzte

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko irailaren 27a

Heldu dira lehen garabiak Oikiara, eta guztia prest dute jada eskola berriaren eraikuntza lanekin hasteko. Jaurlaritzak ekin die lanei, eta urtebeteko epean amaituta egotea aurreikusi dute; hau da, eskola berria 2019-2020 ikasturterako zabalik egotea espero da. Udala pozik agertu da eraikin berriak "Oikiako haur eta irakasleen beharrak asebete eta egungo azpiegiturak hobetzeaz gain, auzoaren izaera eta autonomia areagotuko duelako". Horrez gain, eskola txikiari bultzada eman eta Oikia biziberritzen lagunduko duela uste dute. Ezaugarriak Solairu bakarrean eraikiko dute eskola berria, eta 733 metro karratuko azalera izango du. Bost gela izango ditu: bi urtekoa, erabilera anitzekoa, talde txikientzako gela eta beste bi gela arrunt. Liburutegia eta jangela ere izango ditu, baita 112 metro karratuko aterpea ere. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide