Datorren asteburuan ospatuko dituzte San Miel jaiak Aizarnazabalen, eta hori dela eta, gaueko autobus zerbitzua eskainiko dute larunbatean, hilak 29. Zumaia-Aizarnazabal eta
Zestoa-Aizarnazabal zerbitzuak eskainiko ditu Lurraldebusek. Zumaiatik Aizarnazabalera joateko gaueko autobusa 23:00etan irtengo da Zumaiako tren geltokitik. Itzulerakoa, aldiz, 04:30ean irtengo da Aizarnazabaldik Zumaiara. Zehazki, Patxita Etxezarreta geltokian hartu beharko da Zumaiara itzultzeko autobusa.
Zestoatik sanmieletara joan nahi dutenek, aldiz, 23:30ean izango dute autobus zerbitzua Aizarnazabalera. Itzulerako autobusa 04:00etan irtengo da Aizarnazabaldik Zestoara.
dira.
Joan den larunbatean murgildu ziren festa giroan Aizarnazabalen. Izan ere, samieletarako motorrak berotzen joateko, Euskal Jai Eguna ospatu zuten herrian. Hitzordu hori aprobetxatu zuten
Altsasuko gazteei babesa agertzeko. Hermen aurtengo
Euskal Jai Eguneko argazki bilduma.