Imanol Yeregi: 'Gure maila erakusteko aukera paregabea izan dugu'

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 24a

Imanol Yeregik irabazi du asteburuan Sopelanan jokatu den euskal surf zirkuitoko proba. Euskadi Irratiako Hiru Erregeen Mahaia saioan elkarrizketatu dute.

Sopelako txapelketan olatu bikainak izan zituztela uste du Yeregik: "Horrek asko lagundu zuen bakoitzak bere maila erakusten". Lanean pasa du uda surflari gazteak, baina berriz ere forman jartzen ari dela dio. Iker Amatriainen aurka aritu zen Sopelako finalean. Lehen olatuan puntuazio altua lortu zuen zumaiarrak, eta lasai amaitu zuen txapelketa. Elkarrizketa osoa entzuteko, klikatu hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide