The Grace Of Dionysus taldeak Getariako gaztetxean joko du larunbatean

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko irailaren 20a

Larunbat honetan, irailaren 22an, Getariako gaztetxean izango da talde zumaiarra Sufre valentziarrekin batera.

The Grace Of Dionysus taldeak Katharsis izeneko diskoa aurkeztuko du larunbatean Getariako gaztetxean joko duen kontzertuan. Zumaiarrekin batera, Valentziatik etorritako Sufre taldea izango da. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira. Larunbateko kontzertuaz gain, azaroaren 10ean Gasteizko Ardo ona tabernan izango dira zumaiarrak, eta abenduan, aldiz, Santanderren, Rock beer the new-n.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide