Zumaiako Amaia plazako eskilarak koloreztatu ditu Amalgamak taldeak

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko irailaren 19a

LGTBI+ kolektiboa bisibilizatzeko egin dituzte margoketak. Hala ere, horretara mugatu gabe, esku artean proiektu ugari dituztela azaldu dute.

Argazkia: Amalgamak. Amaia plazako eskilarak koloreztatuta esnatu dira gaur goizean. Amalgamak taldeak sare sozialetan adierazi duenez, LGTBI+ kolektiboa bisibilizatzea izan da margoketaren funtsa. Nolanahi ere, horretara soilik mugatu gabe, esku artean proiektu ugari dituztela azaldu dute: "Etxetaraino, eskoletaraino, aisialdi uneetaraino... iritsi nahi dugu". LGTBI+ pertsonen onarpena kolektiboarena ez ezik, "guztion lana" dela aldarrikatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide