Azpeitiko emakume bat hil da Narrondon izandako istripu larrian

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 17a

Istripua izan da eguerdian N-634 errepidean, Narrondo parean. 77 urteko emakume bat hil da, eta beste hiru pertsona zauritu dira.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, istripu larria izan da gaur eguerdian Narrondo parean, Zumaia eta Zestoa artean, N-634 errepidean. Chrysler Voyager markako auto batek BMW markako beste batekin talka egin du, eta ondorioz, pertsona bat hil da. 77 urteko emakumea da hildakoa, Azpeitiko bizilaguna. Hildako emakumea senarrarekin –79 urteko gizona, Azpeitiko bizilaguna– eta alabarekin –54 urteko Donostiako bizilaguna– zihoan BMW autoan. Gizonezkoa helikopteroan eraman dute Donostia Ospitalera, eta erietxe berera eraman dute alaba ere, zaurituta. Beste autoan, berriz, 61 urteko gizon bat zihoan, Zumaiako bizilaguna, eta Mendaroko Ospitalera eraman dute, zaurituta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide