Zumaiako musika eskolako ikastaro trinkoetan eman daiteke izena jada

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko irailaren 17a

Ostiralera arte izango dute herritarrek izena emateko aukera, 17:30etik 19:30era, Ubillos jauregian.

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak udazkenerako antolatutako ikastaro trinkoen berri eman du. Zehazki, hauek dira eskainiko dituzten ikastaroak: Urritik aurrera:  -Dantza garaikidea: Zumaiena ikastetxean, asteartetan, 19:30etik 21:00etara. -Plaza dantzak: Torreberrin, ostegunetan, 15:00etatik 16:30era. -Antzerkia: Musika Eskolan, ostegunetan, 17:15etik 18:45era eta 19:00etatik 20:30era. Azarotik aurrera: -Musika tailerra 0-4 urte bitartekoentzat: astelehen eta ostegunetan, 17:00etatik 19:15era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide