Olarro Eguna jai giroan ospatzen ari dira Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko irailaren 15a

Goizeko 10:30erako hasi dituzte ekitaldiak. Besteak beste, elikagaien azoka, haur eta gaztetxoentzat piragua eta uretako jolasak, kalejira eta plaza dantzak, sukaldaritza erakustaldia eta herri bazkaria izan dira egunaren lehen zatian. Pulpo elkartean hamaiketakoa ere egin dute olagarro-harrapaitzaile izandakoek, eta hogei lagunetik gora bildu dira. Txistularien erritmora alaitu dituzte kaleak Astindu dantza taldekoek, eta herriko eragileek jarritako txosnetan olagarroa brotxetan edo zopan dastatzeko aukera izan dute zaleek. Nolanahi ere, olagarroa sukaldatzeko modu ezberdinak badirela erakutsi dute Torreberriko aterpean: Tex-Mex olagarro fajitak, fabeak olagarroarekin eta tintarekin eta olagarro arroz melenga sukaldatzeko errezetak irakatsi dituzte, besteak beste. Ohi bezala, Eusebio Gurrutxaga plazan bazkaldu dute hainbat lagunek. Bazkalostean DjXaxmaren saioa izango dute, eta arratsaldean jarraituko du festak. Argazki guztiak ikusteko, jo Baleike.eus atarira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide