1980ko hamarkadako Zumaiako arraunlariak omenduko dituzte bihar

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko irailaren 14a

Bihar ospatuko den Olarro Egunaren barruan, Zumaiako Udalak omenaldia eskainiko die 1980ko hamarkadan Telmo Deun traineruan aritu ziren arraunlariei. Bereziki, 1984an eta 1987an Kontxako bandera irabazi zutenak omenduko ditu.

Ekitaldia Kofradiako plazan egingo da 19:30ean. Arraunlariak 19:00etan helduko dira itsasontziz Txomin Agirre Kaira eta bertan Beti Jai txaranga izango dute zain. Omenaldian Jon Maia bertsolaria izango da, protagonistei zuzenduriko bertsoak eskaini eta ekitaldia girotzen.
Omenaldiaren harira, Kontxako estropadan eta arraunlariei herrian egindako harreran Victor Zubizarretak grabatutako irudiak berreskuratu ditu Baleikek. https://youtu.be/xBi09FmyaPs

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide