Zumaiako Olarro Eguneko bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte

Baleike.Eus 2018ko irailaren 7a

Irailaren 15ean egingo da Olarro Eguna

Egun beteko egitaraua prestatu dute aurten ere Zumaiako Olarro Egunerako. Olagarroaren bueltan egingo dituzten hainbat ekitaldiren artean, herri bazkaria egingo da egun horretan, 14:30ean. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte Zumaiako Turismo Bulegoan. Bazkaritarako helduen txartelak 8 euro balio dute, eta haurrenak 5 euro. Olarro Eguneko zapiak eta kamisetak ere salgai daude jada: zapiak euro batean eros daitezke eta kamisetak 8 euroan.  Irailaren 15eko Olarro Eguneko egitaraua honakoa da:
  • Goizean,  XIV. Argazki Rallya. Izen-ematea Alondegiko Oxford aretoan, 09:00etatik 10:00etara.
  • 10:30-14:30. Elikagaien azoka, Erribera kalean.
  • 10:30. Kuadrillen arteko batel estropada, Olarro Eguneko XII. Bandera, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.
  • 10:30. Haur eta gaztetxoentzat jolasak, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak, eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea eta abar.
  • 10:30. Herriko txistularien Kalejira eta plaza dantzak Astindu taldearekin.
  • 11:00-13:00, olagarroarekin prestatutako jakien sukaldaritza erakustaldia, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • Goizean, olagarro zopa eta brotxetak, txosnetan.
  • 11:00. Flyscheko olagarroa bisita gidatua. Erreserbak: www.geoparkea.eus.
  • 11:00-13:00. Tailerrak Algorri interpretazio zentroan 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Doan.
  • 11:00-14:00. Arrainen salmenta aretoa ikusteko, ateak zabalik Kofradian.
  • 11:15. Hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
  • 12:00. Beheko Plaza eta Igeldoko Lezkarri abesbatzen saioak herrian zehar.
  • 12:30. Zutrik trikitilariekin kalejira.
  • 14:30. Herri bazkaria, Eusebio Gurrutxaga plazan. Bazkalostean, DJXaxmarekin dantza saioa.
  • 17:00- 19:00. Arrainen salmenta aretoa ikusteko, ateak zabalik Kofradian.
  • Arratsaldez, olagarro brotxetak txosnetan.
  • 18:00. Argazki Rallyko proiekzioa eta sari banaketa, Alondegiko Oxford aretoan.
  • 19:30. 1984 eta 1987 urteetan Kontxako bandera irabazi zuten arraunlariei omenaldia, Kofradian. Jon Maiaren bertsoak. Bertan emango zaie Olarro eguneko XII. bandera batel estropadako irabazleei.
  • Jarraian, Kofradian Orots taldearen lehen musika saioa.
  • 22:00. DJ Goiko eta DJ Uranga, Eusebio Gurrutxaga plazako karpan.
  • 22:30. Kofradian erromeria Orots taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide