Gaueko autobus zerbitzu berezia prestatu dute Zarauzko Euskal Jaitik itzultzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 7a

Igandean, Euskal Jai Eguna ospatuko dute Zarautzen, eta handik itzultzeko gaueko autobus zerbitz berezia jarri du Lurraldebusek. Batetik, Zarauztik Azkoitirako UK03 linea indartuko dute igandean, eta Aizarnazabaen, Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian egingo du geldialdia. Bestetik, UK49G linea indartuko dute, eta zerbitzu berezia izango da Getariara eta Zumaiara joateko ere. Hain zuzen ere, 00:30ean, 01:30ean, 02:30ean, 04:30ean, 05:30ean, 06:30ean eta 07:30ean irtengo du autobusak Zarauzko San Pelaioko geltokitik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide