Euskal Kosta Krosaren harira, eskaintza turistiko berezia prestatu dute

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 4a

Kirolaz haragoko esperientzia bikaina eskaini nahi du Euskal Kosta Krosak, eskura jarriz Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiak eskaintzen dituzten natura, gastronomia eta kultura. Kirola egiteko aitzakian, lagunartean eta familian asteburu ederra pasatzeko aukera zabala izango dute bertaratzen direnek. Horretarako, Basquedestination.com atariak pakete turistikoak aurkeztu ditu, bi gau igarotzeko ostatu eskaintza onenekin eta Txotx Esperientzia edo Txakolinaren Txinparta esperientziez gozatzeko aukerarekin. Dagoeneko erreserbak egin daitezke, honako esteka honetan: https://euskalkostakrosa.eus/uncategorized-eu/animatu-eta-erreserbatu-euskal-kosta-kroseko-pakete-turistikoak/.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide