Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea.
Herriko bi pilotari finalean neurtuko zirelako edo, itxura polita erakutsi zuen atzo Aitzuri frontoiko harmailak. Bete ez, baina eserlekuen bi heren inguru bete dziren Jai Alai World Tourraren barruan sartzen den txapelketa honen finala ikusteko.
Lehen setaren erdira arte berdintasuna izan zen bi bikoteen artean. Tanto ederrak ikusteko aukera ere izan zen. Setaren erditik aurrera, baina, Goikoetxeak eta Irastorzak aurrea hartu zuten eta 15-9 emaitzarekin irabazi zuten. Bigarren setean ere emaitza parekoa izan zen, 15-8 gaur kamiseta urdinarekin jokatu zutenen alde. Lehenengoa baino errazago irabazi zuten bigarren set hau.
Sekulako udako denboraldia egiten ari dira Goikoetxea eta Irastorza, batera edo bakoitza bere aldetik. Goikoetxeak lau Grand Slam irabazi ditu: Hossegor, Gernika, Miarritze eta Hondarribia. Irastorzak, berriz, bere hamargarren Urrezko Eskularrua irabazi berri du, eta baita Donibane Lohizunen jokatutako Internationaux Grand Slam ere.
Aurretik gazteen arteko finala jokatu zen. Hemen ere herriko kirolari bat atera zen garaile, Cosme Agirre, hain zuzen ere. Thibault Basquerekin bikotea osatuta, bi setetan irabazi dzieten Jagoba Narbarte eta Arkaitz Izagirreri: 15-10 eta 15-9.
Arnaitz Rubio Aprearen argazki erreportajea ikusteko, jo
Baleike.eus-era.