Olidenek eta Alkortak irabazi dute Itzurungo txapelketa, baina kostata

Baleike.Eus 2018ko irailaren 1a

Argazkia: Baleike Aitzol Oliden eta Jon Alkorta dira aurtengo Itzurungo txapeldunak. Final arratsalde eder bat bizitzeko aukera izan zen atzo. Pilotazale askoren presentziarekin ederki girotutako bi pilota partida polit ikusteko parada izan zen, asko txalotutako tanto ugarirekin.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko final atariko norgehiagokan denetik egon zen, pilotakada ederrak, tanto politak eta markagailuan ere dezenteko gorabeherak. 3-0 eta 6-1 nabarmen aurretik jarri ondoren gerriko gorridun Odriozola eta Martija, 7-5, 8-6 eta 9-7 bi tantora hurreratu ziren gerriko urdindun Aimar Mendizabal eta Unanue. Bederatzinakoa izan zen lehenengo berdinketa. 10-11 aurretik jarri ere bai ordura arte atzetik zihoazenak. Baina, 11-11 eta 12-12 berdinduta egon ondoren, 16-12 ihes egin zuten berriro ere gerriko gorridunak. Mendizabal eta Unanue ez zeuden, baina, ezer oparitzeko, eta 17-15 eta 18-16 bi tantotara jarri ziren. Hortik aurrerako lau tantoak Odriozola eta Martijaren alde erori ziren. Azkenekoa, eta partiduari amaiera eman ziona, Ander Odriozolaren ezker gantxo polit batetik etorri zen, pilotazaleen txalo zaparrada handi batekin amaiera emanez partidari. Irakurri albistea osorik eta ikusi argazkiak baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide