XLVII. Dinastia Etxabe txapelketaren protagonistak eta omenduak, amaierako familia argazkian. (Daniel Carballo)
Salaberria-Otaduik 23 urtez azpikoetan eta Julen Alberdi-Gartziak jubeniletan irabazi dituzte Zumaiako XLVII. Dinastia Etxabe esku pilota txapelketaren finalak. Atzo jokatu zituzten finalak, Aitzuri pilotalekuan.
Gazteen finala izan zen jaialdiko lehen neurketa eta alde nabarmenarekin (22-9) nagusitu ziren Julen Alberdi eta Markel Gartzia, Unai Alberdi azpeitiarraren eta Aimar Ibarlozaren aurrean. Final nagusian, 23 urtez azpikoenean, Iker Salaberriak eta Gorka Otaduik 22-14 gainditu zituzten Oscar Lerena eta Iñigo Bikuña, norgehiagoka ona jokatuta.
Sari banaketaren tartean, herriko sei pilotari ohi omendu zituzten Zumaiako Aitzurin: Telmo Lisbona, Julian Berasategi, Jose Antonio Aizpurua, Angel Goikoetxea, Andres Hernandez eta Jose Mari Azkue.
Ikusi atzoko argazki gehiago eta kronika zabala
Baleike.eusen.