Orioko gizonezkoen trainerua estropada bukatuta. (Karkara.eus)
Gaur 17:30ean abiatu dute Donostian emakumezkoen Kontxako Banderako sailkatze estropada. Denera hamasei ontzik parte hartu dute norgehiagokan, eta zazpi ontzik lortu dute Donostiako Estropada jokatzeko txartela. Orioko emakumezkoen trainerua hirugarren sailkatu da erlojuaren aurkako proban, Riveira eta San Juan ontzien atzetik. Izan ere, ezustekoa eman du Galiziako traineruak, Eusko Label Liga nagusitasunez irabazi duen San Juan ontziaren aurretik iritsita.
Hurrengo taldeak sailkatu dira
1.- Riveira 11:17,02
2.- San Juan 11:17,14
3.- Orio 11:21, 58
4.- Arraun Lagunak 11:25,52
5.- Kaiku 11:34,44
6.- Hibaika 11:35,02
7.- Tolosaldea 11:40,44
Emakumezkoen lehia bukatuta, Gizonezkoen sailkatze estropadari ekin diote, eta banan-banan atera dira arraun taldeak erlojuaren aurkako proba jokatzera. Eskualdeko lau ontzik parte hartu dute, eta Orioko ontzia sailkatu da lehen zazpi ontzien artean. Oriok estropada bikaina egin du; lehen luzean azkarrenak izan da, eta lan erditan sailkatze estropadako denborarik onena markatu du.
Sailkapen nagusian bigarren sailkatu dira Orioko mutilak, Bermeoren atzetik, segundu bateko aldearekin. Oriotarrak gustura dira egin duten lanagatik, eta Gorka Aranberrik esan duenez "sentipen onak izan dituzte urtena". Dena dela, gogoratu du "bandera irabazteko lehia oso estua" izango dela.
Getaria 15.postuan sailkatu da 20:48 denbora eginda, eta gertu izan dituzte zarauztarrak 20:55 denborarekin 16. postuan sailkatuta. Zumaiako Telmo Deun ontzia 21.na izan da, ibilbidea 21:13 denboran osatuta.
Hurrengo ontziak sailkatu dira Donostiako Estropada jokatzeko
1.- Bermeo 19:56
2.- Orio 19:57
3.- Zierbena 20:00
4.- Hondarribia 20:02
5.- Cabo 20:04
6.- San Pedro 20:05
7.- Santurtzi 20:09