Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean hasi ziren Aupa Etxebeste! filmaren bigarren atala –Agur Etxebeste!– grabatzen. Lehen pelikula grabatzeko bildu zen talde bera elkartu da bigarren atala ontzeko, eta eskualdeko hainbat lagun daude tartean. Hain zuzen ere, Irusoin ekoiztetxearen eskutik eta Asier Altunaren eta Telmo Esnal zarauztarraren gidaritzapean ari dira lanean Ramon Agirre (Patrizio), Elena Irureta (Maria Luisa), Paco Sagarzazu (Luciano), Iban Garate (Iñaki), Iñake Irastorza (Axun) eta Patxi Gonzalez (Exenarro) aktoreak. Irureta zumaiarra da eta Garate azkoitiarra. Filmaren zati gehienak Bergaran grabatuko dituzte, baina Zarauztik ere igaroko dira.
Hona hemen grabaketetako irudi batzuk: