Oikia koloreztatu dute festen azken egunean

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 28a

Bost egun jai giroan igaro ondoren, gaur, San Agustin Egunez, emango diete amaiera San Bartolome jaiei Oikian. Jai batzordeak antolatutako Blusa Eguna ospatu dute lehenbizikoz, eta jende ugari gerturatu da blusa koloretsuak soinean. Herriko taldeen arteko kirol jaialdia jokatu dute goizean, giro ederrean. Ostolaza eta Narbaiza igo dira oholtza gainera bazkalostean, eta trikiti doinuekin jarraitu dute arratsaldean ere, triki poteoan. Fan&Go erromeria taldeak jarriko du dantzan plaza iluntzean, eta gauerdian agurtuko dituzte aurtengo jaiak, Eskubeltz pirotekniak botako dituen koloretako suekin. Argazki guztiak ikusteko, jo Baleike.eus-era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide