Argazkia: Baleike.eus
Zilarrezko eta brontzezko domina bana irabazita itzuli da Peña Zumaiara. Arratsaldeko zazpirak pasata zirela heldu zen atzo Zumaiara piraguista, eta ordurako zain zituen Itxas-Gain klubeko familia osatzen duten kirolariak, lagunak eta baita herritarrak ere. Udal Txistulari Bandaren musika lagun zuela joan zen Erribera kalean barrena Kofradiaraino. Behin balkoira aterata Itxas-Gaineko presidente Kepa Etxabek lore sorta bat eman zion.
Klubaren izenean eskerrak eta zorionak eman zizkion Etxabek. "Urtero ari gara esaten ea noraino helduko zaren. Orain bi urte joko olinpikoak izan ziren eta ordutik hobetuz zabiltza. Ez dakigu non duzun muga eta hobeto ez jakinda".
Albiste osoa irakurri eta argazkiak ikusteko, jo
Baleike.eus-era.