Bizkaiko unibertsitateetarako Getariatik eta Zarauztik pasatzen den autobus zerbitzua, arriskuan

Urola Kostako Hitza 2018ko abu. 27a, 11:09

Zerbitzuaren erabiltzaile kopurua jaitsi denez, Zarauztik eta Getariatik pasatzen den zerbitzua desagertzekotan dago. Zumaiatik aterako litzateke, gainontzeko herrietan behar adina erabiltzaile ez dagoelako.

Piper Unibertsitarioen elkargoak Bilboko unibertsitateetarako joan etorriko autobus zerbitzua antolatzen du Zumaiatik, Getariatik eta Zarauztik. Erabiltzaile kopurua jaitsi denez, desagertzekotan dago Zarauztik eta Getariatik ematen duten zerbitzua; behar adina erabiltzaile ez dagoelako.

Autobus zerbitzu hau erabiltzeko izena eman nahi dutenek, Piperen webgunean, www.aldalur.com-en, eman dezakete alta. Informazio gehiago nahi izanez gero, aipatutako webgunean edo 943 85 28 87 telefono zenbakian lortu dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide