Urte amaieran hasiko dira Zumaian skatepark berria eraikitzen, Otezuri egoitzaren aurrean

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 25a

Herriko patinatzaileekin elkarlanean garatu dute diseinua. Proiektuaren idazketa lanak ia amaitu ditu udalak, eta obrak udazkenean lizitatzea aurreikusi dute.

2016an iragarri zuen udal gobernuak skateparka eraikitzeko asmoa. Ordutik proiektua garatzeko urratsak ematen ari direla azaldu dute, patinatzaileei zuzenduriko espazio horren eraikitzea aurrera eraman ahal izateko. Proiektuaren idazketa amaitzen ari da udala, eta obrak udazkenean lizitaziora ateratzea aurreikusi dute. Espazioaren diseinua herriko patinatzaileekin garatu dutela azaldu dute udaletik, beraiek izango baitira, hain zuzen, espazioaren erabiltzaile nagusiak. Otezuri egoitza aurreko eremuan eraikitzea erabaki dute, egoitzaren eta Aitzuri pilotalekuaren artean dagoen aparkalekuan, alegia. 650 metro karratu inguru izango ditu, eta lanak urtea amaitu aurretik hastea espero dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide