Haurrak protagonista, Oikiako San Bartolome jaietako lehen egunean

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 24a

Haurrak izan dira nagusi Oikian San Bartolome jaietako lehen egunean. Goizean goiz puzgarriak eta jolasak izan zituzten Atracciones Sanzen eskutik, eta ondoren, apar festa egin zuten jai giroan. Arratsaldean XXII. Karrikotxe jaitsiera jokatu zuten. Txokolatadan indarrak hartu ondoren, Bertso Erronkaren III. jardunaldiari ekin zioten oikiarrek, zumaiarren eta getariarren aurka. Auzotar ugari gerturatu zen bertsoez gozatzera, eta bertakoak gailendu ziren saioan. Gaur, San Bartolome Egunez, asto probak izango dituzte: Peio Etxabe (Kimi), Valentun Eizagirre, Ander Etxabe (Irrintzi) eta Iñaki Muniosoro (Kixkur) arituko dira jokoan. Ostolaza eta Narbaizaren erromeriak biribilduko du eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide