Behin final laurdenak jokatuta, gaur eta ostegunean Dinastia Etxabeko finalaurrekoak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Gaur izango da lehen jardunaldia, 22:00etan hasita. Norgehiagokak hauek izango dira:
Gazte-jubenilak: J.Egiguren-Uranga / Julen Alberdi-Gartzia
23 urtez azpikoak: Exposito-Zezeaga / Salaberria-Otaduy
Ostegunean jokatuko dira bigarren finalaurrekoak, ordu berean, Aitzurin. Partida hauek izango dira.
Gazte-Jubenilak: U. Alberdi-Ibarloza / Larrañaga-Elizegi
23 urtez azpikoak: Lerena-Bikuña / Mata-Aizpuru
Itzurungo txapelketa
Larretxo auzoko frontoian jokatzen den Itzurungo pilota txapelketa ligaxkaren azken txanpan sartuko da. Ligaxka jokatzeko falta diren hiru jardunaldiak aste honetan jokatuko dira, eguraldia lagun bada: astelehenean, asteazkenean eta ostiralean.
Gaur, 18:00etatik aurrera jokatuko diren partidak hauek izango dira:
Saizar-Martin / Etxabe-Unanue
Gorostola-Sasiain / Manterola-Tumas
Antia-Oliden / Larrañaga-Alcantara