Zumaiako trainerua. (Argazkia: Arritxu Iribar)
XLI. Bilbo Hiriko bandera izan dute jokoan KAE 1eko traineruek, ligako azken jardunaldian, gaur eguerdian. Banakako elorjupeko estropada izan da, eta Deustuk irabazi du. Eskualdeko taldeen artean, Getariak egin du denbora onena, 20:09,96koarekin, eta laugarren bukatu du, sailkapen orokorrean bezalaxe.
Zarauzko ontzia, berriz, seigarren sailkatu da gaur. Aurkari zuzena duen Pedreña bosgarren izan bada ere, sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta bosgarren bukatu dute liga zarauztarrek.
Zarautzen atzo jokatutako estropadan jaitsierako play offa jokatzeko arriskuak ia erabat uxatu zituen Zumaiako Telmo Deunek, eta gaur Bilboko estropadan zortzigarren sailkatuta, mailari eustea lortu du. Bederatzigarren postuan amaitu du liga, Arkoterekin 66 puntura berdinduta.
Astillerok eta Lekittarrak jokatuko dute TKE ligara igotzeko kanporaketa. Sailkapeneko behealdean, aldiz, Portugaletek maila galdu du, eta Hibaikak eta San Juanek jaitsierako kanporaketa jokatu beharko dute.